Bidasoa Irun taldeak hitzordu berria izango du Plenitude ASOBAL Ligan. Irundarrek O Gatañaleko Udal Pabiloian jokatuko dute txapelketako 17. jardunaldia Frigoríficos Morrazoren aurka (ostiralean, 21:30ean). Bidasotarrak garaipen bila abiatuko dira “kantxarik zailenetako batera”, Jacobo Cuétara entrenatzaileak azaldu duenez.
O Gatañal
Lehiaketako kantxa zailenetako batera goaz, non giro gehiago dagoen eta jendea gehien estutzen duen. Beti asko kostatu zaigun kantxa da.
Frigoríficos Morrazo
Aurreko denboraldi hauetan puntu asko kendu dizkigun aurkari baten aurka jokatuko dugu, nahiz eta 2018ko urritik galdu gabe ibili haien aurka, eta ordutik berdinketa dezente egon dira, bai Galizian, bai Artalekun. Beti asko kostatu zaigun aurkaria da eta gehiago eman beharko dugu.
Artalekutik urrun
Garaipen bat behar dugu etxetik kanpo. Oso garrantzitsua izan daiteke taldearentzat, konfiantza izateko eta ahal dugula sinesteko eta etxetik kanpoko partidetan dugun dinamika negatiboa apurtzeko.
Bestalde, Iñaki Cavero irundarrak etxetik kanpo bi puntuak lortzeko beharra azpimarratu du, Artalekutik urrun dinamika negatiboa hausteko: “Astearteako neurka gaizki joan zen eta ostiralekoa hori ahazteko erabiliko dugu. Bi puntuak oso garrantzitsuak dira, etxera eraman behar ditugu eta horretarako Frigoríficos Morrazoren aurka partidu oso ona egin behar dugu, akats oso gutxiekin eta defentsa oso gogor batekin. Gure helburua etxetik kanpo ahalik eta hoberen jokatzea eta ahalik eta puntu gehien etxera eramatea da”.