Ostiralean denok elkar bi puntuen bila!

Artalekuko neurketa bakoitza zaleen eta taldearen arteko jaiaren eta gozamenaren sinonimoa da, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu, baita ostiral honetan ere, inauterien atarian. Bidasoa Irunek zaleen laguntza eta bultzadari esker lortu ditu bere arrakastak, eta Artaleku eskubaloiko eredu izan da jardunaldi askotan.

Bidasoa Irunek, bigarren itzuli honetan, denboraldi amaieran onenen artean egoteko eta bi puntuak etxean geratzeko borrokatuko duten aurkariak hartuko ditu. Behin TM Benidormen aurkako partida etxean irabazita, Bathco Torrelavega izango da Artalekun jokatuko duen hurrengo taldea (otsailaren 17an, ostirala, 21:30ean).

Kantabriarrek, bidasotarrek baino hiru puntu gehiagorekin sailkaturiko laugarrenek, Irun bisitatuko dute eta Bidasoako bazkideek 14 urtetik gorako pertsonak ekarri ahal izango dituzte bost euroren truke. Ohiko sarrerak bere prezioak mantenduko dituzte (hemen salmenta).

Bazkideek nahi dituzten gonbidapen guztiak jaso ahal izango dituzte otsailaren 15etik aurrera, Bathco Torrelavegaren aurkako neurketari begira. Bulegoaren ordutegia 9:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era da. Edozein zalantza izanez gero deitu 943 625 285 telefonora edo idatzi [email protected] helbidera.

Artalekuk festa bat izan behar du, eta guztion artean estutu behar dugu Inauterien atarikoa izango den 60 minutuetan. AUPA BIDASOA!

About Mr.root

Check Also

“Garaipena oso garrantzitsua izan daiteke taldearen konfiantzarako”

Irundarrek O Gatañaleko Udal Pabiloian jokatuko dute txapelketako 17. jardunaldia Frigoríficos Morrazoren aurka (ostiralean, 21:30ean). Bidasotarrak garaipen bila abiatuko dira “kantxarik zailenetako batera”, Jacobo Cuétara entrenatzaileak azaldu duenez.

Bir cevap yazın

E-posta hesabınız yayımlanmayacak. Gerekli alanlar * ile işaretlenmişlerdir

deneme bonusu